lunes, 9 de noviembre de 2009

D.F.COOL.S.Coop


GURE URRATSAK

Ciudad Jardineko institutoko Merkataritza Teknikari ikasleak gara eta EJE proiektuan sartzeko kooperatiba bat irailean sortu egin genuen . Guztien artean erabaki genuen zein motatako kooperatiba izango zen ( produktu sorta, izena, betebeharrak, diru sarrera...). Gure enpresan 5 bazkide parte hartzen dugu. Gure izenak hauek dira: Iñigo Ormaetxea, Ander Lopez de Goikoetxea, Amaia Vicario, Clöe Madrazo eta Idihazu Areilza. Esan beharra dago D.F.Cool-ek ez duela nagusirik , hau da, guztion artean hartzen ditugu beharrezkoak diren erabakiak. Hala ere, bazkide bakoitzak bere funtzioa du kooperatiban.

PRODUKZIOA:

Azaroaren 18an hasi ginen produkzioarekin gaur egun arte beharraren araberan egiten dugu lan gure kooperatiban.


Fimo eta Divermagic-ekin egitendugu lan.


- Fimorekin egindako produktuak:






-Divermagic-ekin egindako produktuak:




STAND-a:

Gabonak zirela eta, abenduaren 20tik 23 bitarte stand txiki bat jarri genuen institutoko sarreran. Hilabete batean egindako produktuak saltzeko jarri genituen eta gure aurreikuspenak gainditu egin ziren, izugarrizko arrakasta izan baitzuen gure jarduera eta produktu guztiak saldu baikenituen. Gainera, eskaera asko jaso genituen eta horrek salmenta gehiago suposatuko ditu.





HOLANDARREI EGINDAKO AURKEZPENA:

Otsailaren 10ean Holandatik etorritako ikasle batzuk, EJE proiektuaren antzeko ekintza bat egiten ari zirela aprobetzatuz, beraien produktuak aurkeztu ziguten.

Hau ikusita, oso ideia ona iruditu zitzaigun guk ere beraiei proiektu EJE eta gure enpresren ekintzak ingelesez azaltzea. Otsailaren 11ean beraz, beraiekin bildu eta gure aurkezpena egin genuen. Aurkezpen horretan gure enpresa azaldu genien eta gure produktuak erakutsi genizkien. Gure produktuengan interes handia erakutsi zuten eta oso ideia originala iruditu zitzaien. Oso experientzia polita izan zen , eta oso pozik atera ginen bileratik.

IDENTIFIKAZIO-TXARTELA

Jakin ezazue nahi izanez gero, gurekin harremanetan jartzeko, blog-a aparte, identifikazio-txartelak ere zure eskura ditugula.








No hay comentarios:

Publicar un comentario